Ohar baten bitartez, Etxerat elkarteak gogoratu du Villefranche sur Saône espetxeko funtzionarioen jarrera «oso gogorra» dela presoekiko, «eta bereziki bortitza euskal preso politikoekiko». «Tentsio handiko uneak bizi dituzte Villefranchen», nabarmendu dute.
Horrez gain, bisitak egiterakoan senideek oztopo ugari izaten dutela eta bisitak debekatzeko mehatxuak «sarri» jasotzen dituztela azaldu dute.
Etxeraten arabera, hiru euskal presoek protesta egin zuten senide bati bisita debekatu ziotelako eta, ondorioz, funtzionarioek, «kaskoz eta armez hornituak», jipoitu egin zituzten.
Ondoren, mitardera eraman zituzten eta ordutik inkomunikatuta daude eta soilik Goieaskoetxeak lortu du senideekin hitz egitea. Beste bien berririk ez dago.
«Presoek espetxean bizi dituzten egoerak oso gogorrak dira, eta gainera, honelako jipoiak jasatea onartezina da. Presoen eskubideak errespetatuak izan behar dute, eta horrelako egoerak ezin dute errepikatu», azpimarratu du Etxeratek.
Zornotza, la landa de los rojos

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

«No hubo ataque exterior, el apagón es producto de la codicia de las grandes eléctricas»

LAB denuncia que Metro Bilbao ha contratado a la empresa israelí I-SEC Aviation Security
