Lehen aldikoz pagolarrek dituzte Xiberoako maskaradak antzeztu. Lehen emanaldia urtarrilaren 21an iragan zen.
Lehen aldikoz pagolarrek dituzte Xiberoako maskaradak antzeztu. Lehen emanaldia urtarrilaren 21an iragan zen. (Patxi BELTZAIZ)
FDSEA 64ren deiari erantzunez, Euskal Herriko laborariek A63 autobidea blokeatua zuten urtarrilaren 23tik 29ra.
FDSEA 64ren deiari erantzunez, Euskal Herriko laborariek A63 autobidea blokeatua zuten urtarrilaren 23tik 29ra. (Guillaume FAUVEAU)
Ipar eta Hego Euskal Herriko laborariek Biriatuko muga blokeatu zuten martxoaren 7an.
Ipar eta Hego Euskal Herriko laborariek Biriatuko muga blokeatu zuten martxoaren 7an. (Patxi BELTZAIZ)
Korrika Baiona
Martxoaren 24ean eguerdian ailegatu zen 23. Korrika helmuga zuen Baionako Askatasunaren plazara. (Gorka RUBIO | FOKU)
Xingar Feriaren 561. edizioak hasiera distiratsua izan zuen apirilaren 4ean.
Xingar Feriaren 561. edizioak hasiera distiratsua izan zuen apirilaren 4ean. (Patxi BELTZAIZ)
LGBTQIA+ mugimendua Ipar Euskal Herri barnealdean bizirik delaren erakusleiho, Bekat'Urosen bigarren edizioa ospatu zen apirilaren 20an Atharratzen.
LGBTQIA+ mugimendua Ipar Euskal Herri barnealdean bizirik delaren erakusleiho, Bekat'Urosen bigarren edizioa ospatu zen apirilaren 20an Atharratzen. (Guillaume FAUVEAU)
Euskal hizkuntza eta kulturaren folklorizazioaz harago, bertan herri bizi bat badela erakutsi zuen Nafarroaren Egunak apirilaren 28an.
Euskal hizkuntza eta kulturaren folklorizazioaz harago, bertan herri bizi bat badela erakutsi zuen Nafarroaren Egunak apirilaren 28an. (François BERLAND)
Maiatzaren 12an iragan zen Herri Urrats, Senperen. Usaiako ekitaldiekin, besta, aldarrikapena eta engaiamendua izan zituen 41. edizioak.
Maiatzaren 12an iragan zen Herri Urrats, Senperen. Usaiako ekitaldiekin, besta, aldarrikapena eta engaiamendua izan zituen 41. edizioak. (Patxi BELTZAIZ)
Euskal Herria Zuzenean «giro goxo eta sanoan» iragan zen Arberatzen.
Euskal Herria Zuzenean «giro goxo eta sanoan» iragan zen Arberatzen. (Guillaume FAUVEAU)
Baionako karrikak bete ziren RN alderdiaren kontrako manifestazio inprobisatuan, ekainaren 10ean.
Baionako karrikak bete ziren RN alderdiaren kontrako manifestazio inprobisatuan, ekainaren 10ean. (Guillaume FAUVEAU)
Lapurdiko hiriburua bost egunez jantzi zen zuriz eta gorriz, adin guzietako bertako eta kanpoko bestazaleei denetariko ekitaldiak eskainiz.
Lapurdiko hiriburua bost egunez jantzi zen zuriz eta gorriz, adin guzietako bertako eta kanpoko bestazaleei denetariko ekitaldiak eskainiz. (Guillaume FAUVEAU)
2024 urtea iruditan

2024 urtea gorabeherez betea izan da. Mobilizazio eta aldarrikapenak nagusitu dira, horien artean etxebizitza, laborantza edota migratzaileen elkartasunean. Euskal kultura eta euskararen aldeko alderrikapen eta herri ekitaldiak ugariak izan dira eta oro har gizarte ekimeneko iniziatibek ez dute etenik izan. Klima aldaketaren ondorioak ere pairatu eta aurre egin behar izan diote herritarrek eta gai horren inguruko sentsibilizazio lana etengabea izan da. 

Gurean, Guillaume Fauveau eta Patxi Beltzaiz argazkilariek eskaini dizkigute Ipar Euskal Herriari lotutako gaurkotasunaren irudiak. Urtean zehar hartu dituzten argazkien bilduma egin du KAZETA.EUS atariak. Haienekin batera, Fokuko argazkilarien eta hainbat kolaboratzaile eta herri eragileenak ere osatzen dute urteko gertakariak erakusten dituen galeria.

2024 urtea intentsua izan da. Espero dezagun 2025a berri onez betea izatea.

2024 AZA. 19