
180 herritako 2.500 gaztek parte hartu dute azken hilabeteetan Gazte Zukguaren prozesu eratzaileko eztabaidetan. Prozesu hori amaituta, ateratako ondorioen berri eman dute mugimenduko kideek Zarautzen egindako agerraldian.
Sistema kapitalista patriarkalaren baitako zibilizazio krisian gaudela ondorioztatu du Gazte Zukguak, eta egungo bizi eredu horiek eraldatzea izango da bere lan ildoetako bat, sozialismoaren, feminismoaren eta ekologismoaren printzipioak oinarri hartuta.
Bizi eredu berri hori gauzagarri egiteko euskal Estatua ezinbestekotzat jo dute eta, ildo horretatik, Zutik Euskal Herria ebazpenean jasotzen diren estrategia politikoak bere egin dituzte. «Ezker abertzalearen estrategia aldaketan berretsi eta ziklo politiko berri hau egonkortzkeo zein Marko Demokratikoa lortzeko urratsak emateko konpromisoa hartu dugu», adierazi dute.
Bigarren lan ildoa burujabetzaren aldeko lan ideologikoa eta praktikoa garatzea izango da. Hala, «gazte boterea eraikitzeko apostua» egin du Gazte Zukguak, estrategia independentistaren erdigunean Nazio Eraikuntza jarriz. Gazte antolakundearen proiektu politikoa independentzia, sozialismoa eta feminismoa direla definitu dute.
Eztabaida amaituta, egituratze fasean sartuko da antolakundea. Otsailean zehar osatuko da eta martxoaren 2an Lizarran egingo den kongresuan aurkeztuko du jendaurrean.
Gazte Zukguak, eztabaida garatu bitartean, nazioartean zein Euskal Herian harreman bira gauzatu du, eragileekin kontaktuak egin, asmoak helarazi eta aurrerantzea harrema garatuak izateko.

La devastación de Gernika por el bombardeo fascista de 1937, en las filmaciones de la UCLA

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

Fallece Gloria Rekarte, a quien han dado el último adiós en Iruñea
