
Esprintean amaitu da Euskal Herriko Itzuliko lehenengo etapa. Elgoibarren hasi eta bukatu, 156,5 kilometrotako ibilbidea osatu dute txirrindulariek. Tartean, sei igoera. Asentzio, Itziar, Endoia, Azurki, Kalbario eta San Miguel izan dituzte tartean.
Etapa gorabeheratsua izan da, ibilbideak ere hala aginduta. Baina esprintean erabaki da garaipena.
Simon Gerrans australiarrak erasoa jo du azken metroetan eta nagusitasuna erakutsi, bera izan baita azkarrena helmugan. Atzetik sailkatu dira Peter Velits (Quick Step) eta Angel Vicioso (Katusha).
Samuel Sanchez 18. postuan sailkatu da eta Itzulia irabazteko beste faboritoetako bat, Alberto Contador, zazpigarren.
Igor Antonek 14 segundu galdu ditu helmugan.
Sailkapen nagusian Gerrans da lider eta mendiko sailkapeneko maillota Amets Txurrukak (Caja Rural) eskuratu du.

El portavoz del PNV en Getxo abre una crisis tras acusar al personal de una pérdida millonaria

Ziklista baten heriotza eragin zuen istripua salatu eta «errespetua» eskatu dute Usurbilen

Las consecuencias económicas del rearme de Europa

Fallece un hombre de 55 años durante las tareas de extinción de un incendio en Hondarribia
