Bilboko Itsas Museoaren aurrean eginiko agerraldi baten bitartez, M18Plazara ekimena aurkeztu du Herrira mugimenduak.
Beñat Zarrabeitia eta Nagore Garcia bozeramaleek adierazi dutenez, ekimenaren helburua «argia» da: «Giza eskubideak, irtenbidea, bakea eta espetxe politikaren aldaketa eskatzen dituen pankartaren atzean ahalik eta borondate gehien barnebiltzea».
Zentzu horretan, Baiona eta Bilbon izandako mobilizazio historikoek izandako babesa oinarri hartuta, eragile eta instituzioei dei egin diete, M18Plazara ekimena «modu aktibo eta eraginkorrean» babestu dezaten.
Era berean, herritarrei ere mobilizazioetan parte hartzeko gonbitea egin diete, bai Euskal Herrian, bai arrazoi desberdinengatik bertan egongo ez direnei, «giza eskubideak, konponbidea, bakea eta espetxe politikaren aldaketaren aldarria munduko plazetan lau haizetara zabaldu dezaten».
Zornotza, la landa de los rojos

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

Trabajadores de Bridgestone denuncian su situación en el Parlamento Europeo

«No hubo ataque exterior, el apagón es producto de la codicia de las grandes eléctricas»
