
Baionako Gaskoien plazatik abiatu da larunbat arratsaldeko lehen orduan, 15.30ak inguruan, Hendaiako ikastolaren alde Seaskak deitutako manifestazioa. 3.000 lagun inguru batu dira Seaskak egindako deialdira. Izan ere, manifestazio honen iturburuetako bat suprefetak ikastolaren inguruan hartutako deliberoa da, besteren artean.
Hendaiako Herriko Etxeak erabakia zuen Hendaiako ikastola diruz lagunduko zuela bigarren eraikina sor zezan. Suprefetak, ordea, ikastola bat diru publikoz laguntzea legez kanpokoa dela deritzo.
Erantzuna izan da, beraz, gaur Baionan eman dutena. Leloa ere aldarri nagusiarekin bat etorri da: ‘Lege bat ikastolentzat!’, zioen Lapurdiko hiriburuko kaleetan barna ibili kartel buruak.
Baiona iparraldean den Gaskoin plazatik abiatu da protesta ekimena eta Saindu Izpiritu zubian geldialdi bat egin ondoren suprefetura aldera abiatu da. Manifestaldia suprefeturara ailegatzean CRSak ziren zain, jendea bertaraino pasatzen ez uzteko.
Helmugara ailegatuta Seaskako ordezkariek gutun bat irakurri dute. Idatzia François Hollande presidenteari, lehen ministroari, Kultura ministroari eta Hezkuntza ministroari zuzendua da eta bertan lege bat galdegiten da ikastolentzat.
Euskal Konfederazioak, Udalbiltzak, EH Baik, Kontseiluak eta Bretainiako Diwan sareak ere bat egin dute Seaskak gaurko luzatu deiarekin. Akitaniako Berdeek lege berri baten beharra ere azpimarratu dute.

El papa Francisco recomendó el libro ‘Miñan’ de Amets Arzallus e Ibrahima Balde

Los aranceles de Trump amenazan con dejar a EEUU sin navidades

Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz
