NAIZ.INFO
IRUÑEA

2010eko txupinazoko istiluekin ez zutela zerikusirik izan esan dute epaitu dituzten hamahiru lagunek

Hamahiru lagun epaitu dituzte Nafarroako Auzitegi Probintzialean 2010eko Sanferminetako txupinazioan izan ziren istiluak direla-eta. Ukatu egin dute haiekin zerikusia izan zutenik.

Auzipetuak, epaitegira sartu aurretik. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Auzipetuak, epaitegira sartu aurretik. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

2010eko Sanferminetako txupinazoan izan ziren istiluak direla-eta hamahiru lagun epaitu dituzte gaurtik aurrera Nafarroako Auzitegi Probintzialean. Gazte talde batek ikurrina Udaletxeko plazan sar ez zezan Udaltzaingoak operazio zabala antolatu zuen eta plazan bildutakoen aurka oldartu zen. Istiulu haietan Madrilgo gazte bat oso larri zauritu zen, botila baten kolpea buruan jaso ondoren.

Fiskalak eta akusazio partikularrak 35 eta 160 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte hamahiru lagun hauentzat. Epaiketan guztiek ukatu egin dute istiluekin zerikusia izan zutenik eta eta botilak bota zituztenik. Guztiak bat etorri dira Udaltzaingoaren jarrera «oso bortitza» izan zela esaterakoan, eta udaltzainen kolpeen aurrean beren burua babestu besterik ez zutela egin ziurtatu dute.

Auzitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute, ‘Guztion Iruñean guztion eskubideak’ lelopean.

Adierazpenak epaiketa hasi aurretik: Amaia Kowasch (Iruñea Askatasunez):