Naiz.info
Lyon

Eider Uruburu preso bilbotarra aske geratu da

Eider Uruburu preso bilbotarra aske geratu da Lyongo espetxetik irten ondoren. 2010ean atxilotu zuten Estatu frantsesean.

Eider Uruburu, eskuinetik lehena, senide eta lagunekin espetxetik irten berritan. (ETXERAT)
Eider Uruburu, eskuinetik lehena, senide eta lagunekin espetxetik irten berritan. (ETXERAT)

Eider Uruburu preso Bilbotarra Lyongo Corbas espetxetik irten da gaur, Etxeratek jakitera eman duenez.

Uruburu 2010ean atxilotu zuen Polizia frantsesak Iñaki Iribarren iruindarrarekin batera, Clermont-Ferrand inguruan.

2013an epaitu zuten Parisen, beste sei euskal herritarrekin batera.