
Oihartzun handia izan zuen atzo Loiolako herri harresian ertzain bat zauritu izanak eta horren erantzule gisa bi lagun atxilotu izanak.
Beñat Hach Embarek ormaiztegiarra eta Esteban Orbegozo izan ziren atxilotutakoak eta jazotakoaren berri eman dute biek Infozazpi Irratiari eskainitako elkarrizketa banatan.
Azaldu dutenez, Loiolako santutegiaren eskaileretan osatutako harresian «adreilutxo» bat baino ez ziren. Zeuden tokitik, beherago zegoen ertzain bat minez ikusi zuten, erori egin zelako.
Ertzaintzaren buruetako batek berehala eman zuen Hach Embarek eta Orbegozo atxilotzeko agindua, «desobedientzia eta atentatu» delituak egotzita.
Hala ere, irudiak berriz aztertu ondoren eta jada polizia-etxean zeudela, jakinarazi zieten «atentatua» egin izanaren akusazioa erretiratu zietela.

«No se necesita la propiedad de una casa para vivir; lo importante es vivir, no poseer»

«El premio es para la familia de José Miguel, nosotros solo mostramos lo que ha hecho»

NAIZek esklusiban aurreratu zuen Hatortxu Rocken ‘Bi t'erdi’ bideoklipa sarean da jada

Jo eta fuego lanean Berriozarren Topagunea prestatzeko
