
1937ko martxoaren azken egunean, faxistek Durango bonbardatu eta 336 lagun hil eta ehunka batzuk zauritu egin zituzten.
Gaur, sarraski horren 78. urtemuga dute eta, hura gogoratzeko, hainbat ekitaldi egin dituzte Durangon.
Goizeko 8.30ean, sirena eta kanpai hotsez lehen aire erasoa gogoratu dute. Gauza bera egingo dute arratsaldeko 17.45ean, bigarren erasoaldia jazo zen orduan.
Udalak antolatuta, eguerdian ekitaldia egin dute kanposantuan. Erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariekin batera, hildakoen senideak eta erasoalditik bizirik ateratzea lortu zutenak ere izan dira bertan.
Besteak beste, Aitziber Irigoras alkatea, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia edota Batzar Nagusietako presidente Ana Madariaga izan dira ekitaldian.
Lore eskaintza egin eta hildakoen omenezko aurreskua ere izan da eguerdiko ekitaldian.
Iluntzeko 20.00etan, bonbardaketan hildakoen aldeko oroimen ekitaldia egingo dute, Gerediaga Elkarteak eta Kriskitin Dantza Taldeak antolatuta, Andra Mariko elizpean.

El papa Francisco recomendó el libro ‘Miñan’ de Amets Arzallus e Ibrahima Balde

Los aranceles de Trump amenazan con dejar a EEUU sin navidades

Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz
