2012an Segiko kide izatea egotzita bere aurka irekitako auzia bertan behera utzi du Espainiako Auzitegi Nazioanalak, Donostiara itzuli ahalko litzateke, beraz, egun Paris alboan, Sartrouvillen, asignatua dagoen Oier Oa. Erabaki horrek familiaren bizileku den Larresorora itzultzea ere zaildu diezaioke, ordea.
Apirilaren hasieran utzi zuten aske Oa, baina berehala Paris inguruan asignatzea erabaki zuen Frantziako Barne Ministerioak. Arrazoia, bi erabaki kontrajarriren arteko talka. Izan ere, Versallesko auzitegiak ukatu egin zuen garaian Espainiak bidalitako euroagindu eskaria; ezin zuten, beraz, Frantziako Estatutik kanporatu, nahiz eta bere aurka Parisek ezarritako zigorraren baitan kanporatze hori agindu.
Espainiako Auzitegi Nazionalak bere aurka Segiko kide izatea egotzita abiatutako prozedura bertan behera uztea erabaki du orain. Beraz, hego Euskal Herrira itzuli ahalko litzateke Oa, baina erabaki horrek bizi leku behar lukeen Larresorora itzultzea ere zaildu diezaioke, Parisek Frantziako Estatuan egoteko debekua aplikatzeko aukera bailuke, asignazioa bertan behera utziz.
Kazetak Xantiana Cachenaute abokatuarekin hitz egiteko aukera izan du, honen arabera Espainiako Auzitegi Nazionalak Frantziako justiziari jakinarazi behar dio hurrengo egunetan bere erabakia, eta erabaki horren ondotik etor likete Oier Oak Frantziako Estatuan egoteko duen debekuaren aplikazioa.
Erabaki horrek egungo asignazioa bertan behera uztea eragingo luke, baina Oier Oak ezingo luke bere familiaren bizileku den Larresorora itzuli.