Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko eta haien etxeratzea exijitzeko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan kateatu dira ehunka gazte, Ernairen ekimenez –410, preso kopurua adina–.
Jóvenes en la Delegación del Gobierno en Iruñea reclaman el regreso de los presos a casa pic.twitter.com/gAv6N6b5mD
— Aritz Intxusta (@AritzIntxusta) December 30, 2015
Ekintzak ordu berean egin dituzte Gasteizko Legebiltzarraren kanpoko hesian, Nafarroan Gobernu espainolaren ordezkaritzan, Bilbon Areatzako zubian eta Donostian, Kontxako barandan.
[#DeserritikEtxera Donostia] euskal gazteria euskal errepresaliatuen askatasuna eskatuz kateatu dira pic.twitter.com/YI5Qus9mMz
— Ernai Donostia (@ErnaiDonostia) December 30, 2015
Gasteizen Ertzaintza berehala agertu da eta, kateak moztu ondoren, gazteak atxiki eta identifikatu egin ditu. Hiruretan oraindik atxikita zituen.
Bilbon Udaltzaingoak zubiko trafikoa moztu du eta Ertzaintzak identifikatu egin ditu kateatu diren gazte guztiak, banan bana. Ordubete baino gehiago eman du.
Iruñean Polizia espainola joan da eta, kateak moztu ondoren, hainbat gazte bertan identifikatu ditu eta beste hamaika komisaldegira eraman dituzte identifikatzera.
«Giltza guztiok dugu»
Ernaik nabarmendu duenez, preso guztien etxeratzea posible izateko apustua egin dute euskal herritarrek eta «guztiok dugu ateak irekitzeko giltza, konpromiso desberdinekin: gutunak idatziz, bisitak eginez, mobilizatuz, senideei sostengua emanez, Mirentxinekin kilometroak eginez...».
Alabaina, preso eta iheslariak etxera bueltatzea «nahikoa» ez dela adierazi du eta konponbiderako gakoa gatazka politikoaren erroan dagoela erantsi.