Ohar baten bidez, aurtengo Aberri Eguna martxoaren 27an Iruñean ospatzeko deia egin du Independentistak sareak.
Ohi bezala, aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu egitarauak. Hala, goizean manifestazioa eta ekitaldi politikoa egingo dute eta, ondoren, jaiak hartuko ditu Iruñeko kaleak.
Idenpendentistak sarearen asmoa Aberri Egun zabala antolatzea da, «sigla eta familia politikoetatik haratago». Datozen asteotan zabalduko dute Aberri Egun honi buruzko hausnarketa politiko zabalagoa, egitaraua eta gainetiko zehaztasunak.
Euskal Herri mailan Iruñerako deia eginduten den arren, sarea jakitun da munduan barrena zabalduta dagoen euskal komunitatean gora doala urtetik urtera Aberri Eguna ospatzen den tokien kopurua. Dinamika hori ere bultzatuko du, munduko herrialde desberdinetako sareen bitartez.
Martxoaren 27ko zitari elkarlanean aurre egiteko deia luzatu die sareak independentista guztiei.