Urriaren 14ean 40 gazte independentisten aurka abiatu zen epaiketara ez joateko erabakia hartu zuten Idoya Iragorri, Irati Mujika, Goizane Pinedo eta Unai Ruiz Pouek. Egun hartatik hainbat agerraldi publiko egin dituzte. Azkena, bi gasteiztarrek egin dute, euren hiriko harresiaren asanbladan izan baiziren pasa den astean:
Azken aste honetan bertan Irati Mujika bere jaioterriko azokan izan zen eta aurrez Bilbon izan zen Libre manifestazioan agertu ziren Mujika bera eta Idoia Iragorri.