Naiz+ Naiz+

Kurdistanen borroka eta emakumeena, bertatik bertara

Nursel Kilic eta Melike Yasar Kurdistango ekintzaileak Euskal Herrian izan dira berriki. Ernaik, Askapenak eta Bilgune Feministak antolatutako hainbat hitzalditan parte hartu dute Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon eta jendetza batu da hauetan. Topatu.info-k beraien egonaldiaren kronika jaso du bideo honetan, Kurdistango herriaren borrokaren berri jasoz eta emakumeek borroka horretan duten garrantzia nabarmenduz. 

Igandean Kurdistanen abiatuko da Emakumeen Mundu Martxaren Europako ibilbidea. Martxoaren 8rako ekimenen berri ematean, Euskal Herriko Koordinadora Feministak bertako emakumeak erreferente direla nabarmendu zuten. Irailaren 28an iritsiko da martxa gurera eta urriaren 4a arte izango da bertan.


 

Mundu Martxaren Europako ibilbidea: