Herrira. Sarean dugu jada "Irriak eta malkoak" flashmob-aren lehen bertsioa. Iruñeko Alde Zaharrean grabatu zuten joan zen azaroaren 29an, Sara Fernández auzoko bizilaguna hil eta bederatzi urtera. Ideia Iruñeko zenbait emakumeri bururatu zitzaien, sakabanaketaren ondorioak jasan eta oraindik jasaten dituzten ama batzuei hain zuzen ere. Duela aste batzuk erabaki zuten "Irriak eta malkoak" izeneko pelikularen bertsio bat egitea, mimoz jantzita. Hitzak prestatzeko, jostetan ibili ziren musika-notekin; ondoren koreografia bat egin zuten, eta beste hainbat lagun sarrarazi zituzten proiektuan.
Urtarrilaren 12rako Bilbon antolatu den manifestazioari egin dioten ekarpena da; sakabanaketaren eraginez bizi duten egoera latza salatu nahi izan dute bertan. Eta iragarri dutenez, flashmob-aren bertsio gehiago etorriko dira, Barañainen ere interpretatuko baitute heldu den abenduaren 6an, Karmele Solagurenen heriotzaren urteurrenean.