130.000 ikustaldi inguru izan ditu hiru hilabete eta erdian Ane Etxegoien baxe nafartar abeslariak eta Aizkoa abesbatzak elkarrekin grabatu zuten ‘Hegoak’ abestiaren bideoak. Joxean Artze eta Mikel Laboaren ‘Txoria Txori’-ren moldaketa ederra dakar ‘Le voix basques’ lanean. Euskal Herrian ikusteko aukerarik ez da izango, oraingoz. Datorren astean (17an) Daxen izango dira, azaro amaieran Parisen eta abenduan Bordelen: