ttiklik blog naiz

Haur-elikadura: buruhauste eta zalantzak

Kaixo! (En CASTELLANO aquí)

TTiKLiK!ELKARGUNEAn proiektu zoragarri bat ernaltzen ari da, beno egia esan 'haurdunaldia' nahiko aurreratua dago eta azken ukituak emateko zuen laguntza behar dugu.

Haur-elikaduraren inguruan dituzuen, izan dituzuen edo izango dituzuen zalantzak guri bidaltzea nahi dugu:

haurra barazkiak

adibidez...

- noiz hasi frutak ematen?

- purean edo osorik eman behar diogu janaria?

- fruta azalarekin edo azalik gabe...?

- zenbat denboran egosi behar dira barazkiak? eta nola?

- arrain bat prestatzeko eta haurrari eskaintzeko ze modu gomendatzen diguzu...?

Burura datorkizuen edozein zalantza. 6 hilabetetik 12 urtera arte. Azkar edo beranduago, modu batera edo bestera, zuen galdera edo zalantzak erantzuna jasoko du. Ziur erantzuteko moduak harrituko zaituztela :) !!

IKUSI: HEMEN