Google Maps-ek egia badio, La Hayatik Okzitaniako Tolosara iristeko 1.144 km gidatu behar dira. Hamaika orduko ibilbidea, gehi bazkaltzeko eta abarretarako geldialdiak, bota hamahiru ordu gutxienez. Ez aspertzearren: bide erdia Holandako kontzertua amaitu eta segituan egin dugu, gauez. Goizeko 5:30ean hotel batean lo apur bat (Paris igarota) eta beste erdia gaurko utzi dugu. Onik iritsi gara Toulouseko Le Saint des Seins aretora, hori da garrantzitsuena.