Ezagun egin da azken denboran gure artean orain 400 urte Islandian hil zituzten 32 euskal balezaleen istorioa. ‘Euskal balezaleen triskantza’ dokumentalak hari honi heldu dio eta asteon argitaratu dute lehen aurrerapena (goian ikusgai).
Askok iazko apirilean izan zuen honen berri, Islandiak euskal balezaleak hiltzea baimentzen zuen legea bertan behera uztea ebatzi zuenean. Irailean zen urteurren borobila eta horren aitzakian hainbat ekimen izan da batean eta bestean.
Orain dokumental moduan dator istorio horren ekarpena, urteurrenaren harira hasi zuten proiektuaren sustatzaileek crowdfunding kanpaina eta nahikoa babes lortuta amaitu dute proiektua.
Balezaleak.com webgunean duzue ikusentzunezko honen inguruko informazio guztia. Gogoan ekoiztetxeak eta Suhar arkeologiak gauzatu dute lana, Ander Arrese eta Beñat Iturrioz arkeologoak eta Eñaut Tolosa dokumentalgilea dira haria, balezale hauen aztarnen bila Islandian. Twitter: @balezaleak | Facebook