[2022/01/22] Sortuk hirugarren kongresuaren amaiera batzarra egin zuen Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Bertan Euskal estatuaren aldeko apustua berritu zuen Sortuk, eta independentziarako indarrak areagotzea jarri zuen helburu.
Anónimo
Azkoiengo Huerta de Peraltako langileek akordioa lortu zuten zuzendaritzarekin, 28 eguneko grebaren ondoren. LABeko ordezkari ziren lau langileren kaleratzeari erantzunez hasi zuten greba, eta agerian utzi zuten pairatzen zuten prekaritate egoera.