CONTENIDO PATROCINADO

Zortzikoa eta larrain dantza Altsasura itzuliko dira

Altsasuko jaiak irailaren 11tik 15era ospatuko dira eta aurtengo egitarauak ekitaldi berriak eta ohikoak bilduko ditu, tartean egunero dantzatuko diren zortzikoa eta larrain dantza. Buruhaundi eta erraldoien konpartsak, bestalde, 80 urte beteko ditu eta Muthiko Txikiak peñak, 50 urte.

Altsasuko jaietako txupinazoa asteazken eguerdian izango da.
Altsasuko jaietako txupinazoa asteazken eguerdian izango da. (Iñigo URIZ | FOKU)

Altsasuko festen eztanda asteazken eguerdian izango da (irailak 11), Altsasuko txistulari, gaita-jotzaile, erraldoi eta peñekin. Hori baino lehen, ordea, ohiko ekitaldi batzuk ospatuko dira, hala nola 2023an jaiotako umeei harrera, Altasuko Peñek eskainitako lehen auzate edo hamaiketakoa, eta festetako kartel lehiaketako sari banaketa.

Yala Palestinak eta Altsasu Memoriak piztutako suziriaren ondoren, Sakana Kantuz taldea irtengo da eta arratsaldean peñen jaitsiera abiatuko da iluntzeko 20:00etan. Jarraian, Altsasuko zortzikoa eta larrain dantza dantzatuko dira Altsasuko txistulariekin eta Etxarriko gaita-jotzaileekin. Tradizioz betetako ekitaldi hori egunero errepikatuko da Foru plazan bertan.

Egitaraua bost egunez luzatuko da, igandera arte, eta bertan ez dira faltako ohiko zezen suzkoak, dantzaldiak, haurrentzako ekitaldiak, auzateak, herri-bazkariak, kontzertuak eguerdian eta gauean... Aurten, gainera, bi urteurren ospatuko dituzte. Alde batetik, buruhaundi eta erraldoien konpartsa sortu zeneko 80. urteurrena beteko denez, herriko zapi bordatua eskainiko diete taldeko kide guztiei. Eta bestetik, Muthiko Txikiak izeneko peñak 50. urte beteko dituenez, bazkari berezia egingo dute ostiralean (irailak 13).

Larunbatean (irailak 14) Udalbatza Otadiako Santo Kristo ermitara abiatuko da, txistulariek lagunduta, eguerdian herri bazkaria egingo da eta arratsaldean, zirko ikuskizuna ea txarangarekin kalejira izango dira, besteak beste. Igandean (irailak 15) kirol ekitaldiak izango dira nagusi: XCV Altsasu Txirrindularitza Lasterketa eta Masters Caixabank pilota torneoaren partida.

Musikak ere garrantzi berezia izango du aurtengo egitarauan, eta honako taldeak dira kontzertua eskainiko dituztenak: Kresala Orkestra (asteazkena 11); Extremoduro, Platero y Tú eta Marea taldeen omenezko jaialdia (osteguna 12); Los Tenampas eta Doctor Deseo (ostirala 13); Jaian Jai eta Los Zopilotes Txirriaus (larunbata 14); eta Puro Relajo (igandea 15).

Altsasuko jaietako establezimendu laguntzaileak: Portuko Okindegia, Txalaparta Taberna, Altsasuko Dendarien Elkartea, Arkangoa Taberna, Viajes Barcelo, Cortinas Izara, Optika Sakana, Peio Fontaneria, Lezea taberna.