NAIZ.INFO
BILBO

48 orduko elkartasun baraualdia Bilboko Uribarri auzoan

Sevillako espetxean gose greban dauden euskal presoekin elkartasunez 48 orduko baraualdia burtzen ari dira Bilboko Uribarri auzoan. Izan ere, gose greban parte hartzen ari den Iker Agirre presoa bertakoa da.

Baraualdiaren berri emateko agerraldia egin dute Bilbon. (ARGAZKI PRESS)
Baraualdiaren berri emateko agerraldia egin dute Bilbon. (ARGAZKI PRESS)

Sevillako espetxean dauden hamahika euskal presok –Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Koldo Aparicio, Asier Arzalluz, Juan Mari Etxebarri, Garikoitz Etxeberria, Jesus Goikoetxea, Manuel Gonzalez, Juan Lorenzo Lasa Mitxelena, Roberto Lebrero eta Urtzi Paul– gose greba hasi zuten urriaren 28an, kartzelan dituzten bizi-baldintzak salatzeko.

Hori dela eta, 48 orduko elkartasun baraualdia burutzen ari dira Bilboko Uribarri auzoan beraiekin elkartasunean. Izan ere, Iker Agirre bertakoa da.