Goizeko 10.30 inguruan iritsi da Ribaforadara Korrika, eta han lekukoa eraman dutenen artean da Errigora ekimena, euskalgintzari laguntzeko, nekazari eta ekoizle nafarren eta euskal kontsumitzaileen arteko merkaturatze bide berriak eraiki dituena.
Cascanten, adibidez, hizkuntza eskubideen alde aritzen den Esfendemos As Luengas Aragoiko taldeko kideek hartuko dute lekukoa. Eguerdia pasata, Tuterara iristearekin batera, Argia ikastolako ikasle eta irakasleek ere beren kilometroa egingo dute, gonbidatu berezi batek lagunduta: Porrotx pailazoa.
Egunak aurrera egin ahala, Nafarroa iparralderantz egingo du Korrikak: Caparroso, Erriberri, Tafalla.
Ilunpetan eta Eslabatik igarota, Zangoza eta Zaraitzu aldean korrituko dituzte euskahaldunek ostiral goizaldeko kilometroak.
NAIZen webgune bereziaren bitartez, Korrikaren zuzeneko jarraipena egiteaz gain, material ugari aurki daiteke: argazki bildumak, bideoak...