Azken-aurreko etapan, ikasgai ederra ikasi du Korrikak euskaraz bizitzeko bidean aitzinera egiteko. Lautadako eta Gasteizko herritarrek irakatsi diote helburua lortzeko pausoak ematea bakarrik ez, korrontearen kontra igeri egitea ere behar-beharrezkoa dela.
Arabako Lautadan, urte guttitan aunitz euskahaldundu den inguruan ibili da gaur goizean Korrika. Zeledonek ongietorria egin dio bere jaioterrian, Zalduondon, herritar ugarirekin batera. Adibidez, Olaztiko familia bat, ama eta seme-alaba ttikiak, aita animatzeko prest egon dira, Olaztin laster pixka bat egin ondotik. Goiz jaiki dira, 5.50ean, baina merezi izan du. Pozarren daude.
Mikel Urkia errenteriarrak etxeko zapatiletan egiten du Korrika osoa, furgonetan «etxean bezala» sentitzen delako. Korrikak iraun bitartean furgoneta etxe bihurtzen dutenetako bat da, Korrikaren gau eta eguneko taupada zaintzen dutenetako bat.
Korrikaren berri emateko jarraipen berezia gauzatuko dute NAIZek eta GARAk. Horretarako sortutako webgune berezian jasoko ditu kronikak, erreportajeak, argazkiak eta bideoak. Agendaren bidez egunez eguneko egitaraua izango du, gainera, erabiltzaileak eskura.
Urepeletik etzi abiaraziko den 19. Korrika sustatzeko, elkarlan akordioa sinatu dute AEK-k eta NAIZek. Sinatutako hitzarmenari esker, hedabide digital honek presentzia handia izango du euskararen aldeko ekimenean eta, aldi berean, bere webgunetik Korrika babestuko du.
Xan Airek, Euskal Herriko Ikastolen izenean, eta Asier Amondok, AEK-Korrikarenean, elkarlanean sortutako unitate didaktikoa aurkeztu dute Gasteizen.
Prestaketa lanei azken ukituak ematen harrapatu dugu Asier Amondo (Laudio, 1969). Gaur Urepeletik abiatuko den 19. Korrika lehenbizikoa izango du arduradun legez. Edurne Brouarden eskutik jaso du lekukoa, ardura handia dela aitortuta ere, gogotsu dago gaurko bideari ekiteko.