Ile de Ren dauden euskal preso politikoek ostiraletan baraualdia egingo dute Fresneseko isolamendu egoera salatu eta maiatzaren 10ean martxan jarri zuten gose grebarekin bat eginez ostiraletan baraua egingo dute.
Era berean, Itziar Morenok eta Ekhiñe Eizagirrek bat egin zuten grebarekin maiatzaren 23an. Honen aurrean, barauaz gain, Ile de Ren dauden Jakes Esnal, Jon Rubenach, Ander Mujika, Fermin Martinez eta Zigor Merodioeta presoek astero gutun bana bidaltzen ari dira Fresnes espetxeko zuzendariari egoerarekin amai dezan exigituz.
Bestetik, Ile de Re espetxeko zuzendariari Fresnesekoarekin kontaktuan jar dadin eskatu diote, eta borrokan dauden presoengatik galdetu eta arduratzeko eskatuz.
Euskal Herria
«No se hunde la oferta, cada vez se firman más alquileres temporales fraudulentos»
Euskal Herria
«Tenemos 58 personas saliendo de prisión cada día, hay que fortalecer Harrera»
Donostiarra
Afari solidarioen aurka egin zutenen aurrean, «faxistak kanpora» oihuak Donostian
Euskal Herria
El caso Cabacas, «insuficientemente clarificado» según el memorial inaugurado en Bilbo
Música