NAIZ
baiona

Itziar Morenok eta Ekhiñe Eizagirrek gose-greba hasi dute Fresnesko espetxean

Itziar Moreno eta Ekhiñe Eizagirre euskal presoek gose-greba hasi dute Fresnesko kartzelan. Iratxe Sorzabal otordu batzuei uko egiten hasi da. Moreno isolamenduan dago maiatzaren 2tik eta zuzendariak lekuz aldatuko duela jakinarazi dio, data eta tokia zehaztu gabe.

Itziar Moreno eta Saul Curtoren egoera salatzeko Bilboko kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea egin zuten ostiralean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Itziar Moreno eta Saul Curtoren egoera salatzeko Bilboko kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea egin zuten ostiralean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Etxeratek baieztatu duenez, Itziar Moreno eta Ekhiñe Eizagirrek gose-greba hasi dute gaur Fresnesen, eta Iratxe Sorzabal, berriz, zenbait otorduri uko egiten hasi da.

Moreno isolamenduan dago maiatzaren 2az geroztik. Fresnesko preso sozialek protestak hasi zituzten emakumeen moduluan bizi baldintza hobeak aldarrikatzeko eta euskal presoak batu zitzaizkien apirilaren amaieran; Moreno isolamenduan sartu zuten, protesta nagusien bultzatzaile izatea egotzita.

Espetxeko zuzendariak lekuz aldatuko duela jakinarazi dio, baina data eta tokia zehaztu gabe. Bere egoera salatzeko, gose-greba hasi du gaur euskal presoak.

Morenorekin elkartasunean Fresnesko gizonen moduluko euskal presoak ere gose-greban daude maiatzaren 10etik, eta Osnyn daudenek protestak antolatu dituzte.