NAIZ
DONOSTIA

Uliako mintegietan etxebizitzak egiteko proiektua onartu du Donostiako udalbatzak

Uliako mintegietan gazteentzako 70 etxebizitza eraikitzeko proiektua onartu du Donostiako udalbatzak, EAJ eta PSEren botoekin. EH Bilduk eta Irabazik aurka bozkatu dute eta PP abstenitu egin da.

Uliako Lore-Baratzak ekimenak martxa egin zuen Bretxatik udaletxera herenegun. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Uliako Lore-Baratzak ekimenak martxa egin zuen Bretxatik udaletxera herenegun. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

EAJ eta PSEren botoekin onartu du Donostiako Udalbatzak Uliako mintegien parkean etxebizitzak egiteko proiektua. EH Bilduk eta Irabazkik aurkako botoa eman dute, eta PP abstenitu egin da.

Uliako Lore-Baratzak ekimenak 4.226 sinadura aurkeztu zituen herenegun Udalean, egitasmoa bertan behera utz dezaten eskatzeko, baina udal agintariek ez dituzte aintzat hartu.

Auzotarrak osoko bilkuran izan dira eta EAJ eta PSEren jarrera gaitzetsi dute.