NAIZ
DONOSTIA

Uliako parkean etxebizitzak egitearen aurkako 4.226 sinadura aurkeztu dituzte

Uliako Lore-Baratzak egitasmoak 4.226 sinadura aurkeztu ditu Donostiako Udaletxean parkean etxebizitzak eraikitzeko martxan jarri nahi den proiektuaren aurka. Osteguneko plenoan onartuko dute egitasmoa. 18:00etan martxa burutuko dute La Bretxatik Udaletxeraino.

Uliako lore baratzen aldeko egitasmoak 4.000 sinadura baino gehiago aurkeztu ditu. (Uliako Lore Baratzak)
Uliako lore baratzen aldeko egitasmoak 4.000 sinadura baino gehiago aurkeztu ditu. (Uliako Lore Baratzak)

4.226 sinadura aurkeztuko ditu Uliako Lore-Baratzak egitasmoak Donostiako Udaletxean. Modu honetan Uliako mintegien parkean etxebizitzak eraikitzeko proiektua bertan behera utzi nahi dute. «Bere natura eta ondare balioagatik, baita bere baitan eman diren parte hartze eta halduntze herri ekimenengatik ere, zeharo eraldatu da topagune honek jende askorentzat den zentzua», azaldu dute ohar baten bidez.

«Parke hau hiri ondareen, jasangarritasunaren adibide bilakatu da mila ikasle baino gehiagorentzat. Bai eta naturan oinarritutako hezkuntzaren, kultur eta belaunaldi arteko bizikidetzaren erreferen bat», gehitu dute.

Honen aurrean, Donostia «gutxi batzuen interesen araberako hiri bat izatera» doala salatu dute. «Kontsumo eta espekulazioaren epe motzeko dinamikek denbora eta su motela behar dituen guztia leherraraziko dute».

Modu honetan, jendartea parkearen «zainketa eta bizitzarako posizio aktiboa» mantentzera gonbidatu dute. Gaur arratsaldean, 18:00etan, La Bretxa plazatik Donostiako Udaletxerainoko martxa burtuuko dute.