![Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika Saria, «Naparra» kasuaz idazteko proiektu batekin. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/357/482/article_main_landscape/jon-alonso.jpg)
Aurten aurkeztutako proiektuen artean Jon Alonsorena eman du irabazletzat Alberto Barandiaran, Idurre Eskisabel eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.
«Errelatoaren borroka» gain-gainean dugula eta hori saihesterik ez daukagula dio Alonsok bere proiektuaren aurkezpenean, ondoren bere asmoa adierazteko: bere belaunaldiak gatazkaren gorabeherak nola bizi izan dituen kontatzea, zintzoki eta autokritikari ihes egin gabe, eta horretarako Jose Migel Etxeberria ‘Naparra’ desagertuaren kasua izango du kontaketaren ardatza.
Izan ere, Alonso eta Etxeberria ikaskideak izan ziren Iruñeko josulagunen ikastetxean. Gero, bien bideak bereizi ziren, eta Naparra desagertu zenean, Alonsok aitortzen du ez ziola gertaera latzari merezi adinako garrantzirik eman. Orain, familiaren inplikazio eta laguntzarekin berrekin nahi du Jose Migel Etxeberria Alvarezen historia, eta ahal bada, ikerbidean den gorpuaren aurkikuntza ere kontatu.
Jon Alonso Fourcade Iruñean sortu zen 1958an. «Korrok» aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen 80ko hamarkadan. Kimikan lizentziatua da eta ogibidez itzultzailea. Saramago eta Cortazar euskaratu ditu, eta liburu ugari argitaratu, bai nobelak, bai saiakerak.
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Memorial](/media/asset_publics/resources/001/143/417/article_thumb_horizontal/memorial.jpg)
El polémico Memorial recoge la Medalla de Oro de Gasteiz recordando solo a víctimas de ETA
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)