![LekunberriN paraturiko haize errotak, artxiboko irudi batean.](/media/asset_publics/resources/001/075/627/article_main_landscape/0201_eh_errotak.jpg)
‘Egungo megaproiektu berriztagarrien hedapenaren aurka eta bizitzaren defentsa’ sinatu dute Euskal Herriko hainbat sektore eta lurraldetako 75 lagunek. Sustrai Erakuntzak azaldu duenez, «manifestu honek kezka adierazi du Europar Batasunetik inposatzen ari zaingu egungo trantsizio-agendaren aurrean, Euskal Herriko erakunde, alderdi politiko eta enpresa-korporazioek akritikoki errepikatzen dutena».
«Gure premiei erantzun beharrean, egungo egoerara ekarri gaituzten mekanismo berberetan sakontzen du, praktikan trantsizio berde eta digitalaren diskurtso korporatiboaren pean era guztietako azpiegituren garapen itsura mugatuz», nabarmentzen dute.
Egungo trantsizio energetikoa Euskal Herriko sektore ugaritan –nekazaritzatik sindikatueraino, zaintzaren eta natura-ingurunearen defentsaren esparrutik pasata– alarma eta gaitezespena sortzen ari dela eransten dute.
Gauzak horrela, apirilaren 13an Azpeitian antolatu den manifestazioa sostengatzen dute.
Manifestua Euskal Herriko hainbat lurralde eta eremutako pertsonek bultzatu dute: lehen sektorea, industria- eta kooperatibismo-sektorea, unibertsitate- eta osasun-mundua, erretiratuak eta gizarte- ekintzaileak. Horien artean daude Mikel Kormenzana, Gotzone Sestorain, Antonio Aretxabala, Aitziber Sarobe, Mati Iturralde, Alvaro Campos, Pablo Lorente, Iñigo Antepara, Garbiñe Elizegi, Gonzalo Fernandez, Julen Rekondo, Josebe Blanco, Ramón Contreras, Pedro Ibarra, Sara Ibañez, Jesus Maria Arbizu "Txurio", Xabier Zubialde, Dalila Argueta edo Martin Mantxo.
Eztabaida piztea du helburu
«Manifestu honek premiazko eztabaida piztu nahi du, trantsizio energetiko faltsu hori zalantzan jartzeko eta gure lurraldeko baliabide berriztagarrien integrazio eraginkorra ahalbidetuko digun eraldaketa sozioekonomikoaren premia aldarrikatzeko. Eztabaida horrek, aldi berean, ezinbesteko hiru gairi aurre egin nahi die: krisi klimatikoa geldiaraztea, gure ekoizpenaren benetako deskarbonizazioaren eta desfosilizazioaren bidez; birsortze ekologikoaren alde lan egitea, gure ekonomia biosferan txertatzearekin batera; eta bizitza justuak, berdintasunezkoak eta autonomoak bermatzea gure herriarentzat eta munduko herri guztientzat», azaltzen dute.
Horretarako, trantsizio energetiko justu eta benetan iraunkorrerako gai nagusiei eragiten dieten hamar proposamen xehatzen ditu dokumentuak. Horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: lurraldearen gaitasunen eta eutsi diezaiekeen bizi-moduen benetako ebaluazioa; horren ondorioz, produkzioa birkokatzea, tokiko baliabideekin eta lurraldeen beharrekin orekatuta; berroneratze ekologikoaren premia; tokiko sare elektrikoak sustatzea eta berreskuratzea; autokontsumoa eraginkortasunez sustatzea, benetako garapenerako tresnak sortuz; plangintza demokratiko baten premia, aldez aurreko kontsulta askearen eta informatuaren printzipioaren pean; eta, aldi berean, trantsizio energetikoari ekitea, elikadura-, garraio- eta kontsumo-ereduen eraldaketarekin batera.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)