Euskal Herrira iritsi da Oier Oa eta lehen harrera jaso du
Estatu frantsesetik kanporatua izan ondoren, Euskal Herrian da dagoeneko Oier Oa donostiar preso ohia, eta Grosen egin diote aurreneko harrera.
Oier Oa donostiarra gaur goizean iritsi da Barajaseko aireportura eta Euskal Herrira iritsi da. Preso politiko ohiak hiru hilabete behar izan ditu espetxetik atera eta Euskal Herrira itzultzeko.
Grosen harrera egin diote arratsaldean.
Iragan apirilaren 4ean geratu zen aske, baina Estatu frantsesak ezin zuen espaineratu, Versalleseko epaitegiak euroagindua ukatu zuen-eta. Honen aurrean, konfinatu egin zuen zuen Parisen, kontrol neurri handiekin. Hala, besteak beste, egunean hiru aldiz sinatu behar zuen komisaldegian, eta ezin zuen familia duen Larresorora itzuli, ezta etxebizitza bat eduki, lanik egin edo zerbitzu sozialetara jo.
Hala, Oak kanpin-denda batean bizi behar izan du frantziar Estatuko hiriburutik dagoen Sartrouvilleko eliza baten belardian.
Iragan ekainaren 17tik, ordea, erretentzio zentro batean izan dute, espainaratua izateko zain. Sinatzera gerturatu zelarik atxilotu zuten. Orduan jakinarazi zioten espainiar Estatuak artxiboa klasifikatu eta gero, kanporatze prozesua martxan jarria zutela.