1977/2024 , Otsailak 14

Artefaktua
Donostia

Gorka Urbizu: «Orain ikusten duzu kantuak nola itsasten diren jendearen arimara»

Gorka Urbizu, Lekunberrin, 2019ko ekainean.
Gorka Urbizu, Lekunberrin, 2019ko ekainean. (Jagoba Manterola | FOKU)

Ikusi Arte Tour makro-bira itzelarekin mundua zeharkatu zuen Berri Txarrak taldeak. Kontinente desberdinak zeharkatu zituen hirukoteak, eta formatu handiko aretoetan jo zuen, bai, baina gaztetxe txikietan ere aritu zen, molde desberdinetara moldatu zen azken bira horretan.

Inflexio puntu bat ere izan zen, ordea. Zale guztiak batu ahal izateko moduko kontzertu handi bat behar zuen taldeak, agurreko bira horretan 'berrizale' bakar bat ere zuzeneko batera joateko aukerarik gabe geratu ez zedin. Hitzordua uztailaren 14an zen, Kobetamendiko zelaietan. Aurreikuspenek argi erakusten zuten jendetza batuko zela makro-kontzertu hartan, eta guztia antolatu beharra zegoen. Lagunez inguratutakoa izango zen kontzertu hura, gonbidatu bereziekin atondua. Egun gutxi lehenago, Gorka Urbizuk sentipen bikoitza zuela aitortu zuen, ondoren datorren elkarrizketan. Estresaren eta ilusioaren arteko nahasketa batek zeraman hitzordu batetik bestera. Epika, geruza desberdinez janzteko abilezia da hori. Epika, epikaren gainetik.

Elkarrizketa osorik irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

Honi buruzko guztia: 2019