Azpeitiko euskararen Udal Ordenantzaren aurka EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak kaleratu zuen ebazpenaren ondotik –baliogabetu egin zuen, gaztelania «erabat baztertu» eta euskara «inposatu» egiten zuela argudiatuta–, Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'-k iritzi artikulua idatzi zuen GARAn, «Espainiar legearen murrua» izenburupean.