Josu Urrutikoetxeari egindako elkarrizketa argitaratu baino astebete lehenago aurrez herritarrentzat ezezaguna zen bideo baten berri eman zuen NAIZek. 2018ko maiatzaren 3an ETAren desegitea iragarriz entzun zen audioari irudia jarri zion; Josu Urrutikoetxea zen, erakunde armatuaren azken adierazpena irakurtzen:
Burgosko Prozesua izan zenean (1970) bi urte zeramatzan dagoeneko ETAn, eta bera izan zen erakunde armatuaren agurra iragarri zuena Marixol Iparragirrerekin batera. Josu Urrutikoetxeari Parisen egindako elkarrizketa publiko egin aurretik honen bizitzaren errepaso zabala jaso zuen NAIZek, ETAren beraren eta Euskal Herriaren gertuko historiaren kontakizuna da haren bizitza.
Bizi oso bat ETAri lotuta
(NAIZ, 2020/12/20)
2020ko abenduaren 24an argitaratu zuen NAIZek Mediabaskeko Goizeder Tabernak eta Iñaki Altuna orduan NAIZeko zuzendari zenak egindako elkarrizketa. Bi urte eta erdi pasatu ziren ETA desegin zenetik, eta urte bat Urrutikoetxea bera atxilotu zutenetik.
Artefakturako berreskuratu dugu ezinbesteko kazetaritza dokumentu hau:
«Orrialde handi bat itxi genuen, baina ez da ezeren bukaera»
(NAIZ, 2020/12/24)