Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Mikel Egibar preso zizurkildarraren emazteak larri jarraitzen du Zaragozako Ospitale Klinikoan, «eta larritasunak luzera emango du». Gainera, osasun egoera egonkortu arte ebakuntzarik ezingo diotela egin azaldu dute.
Egibarren adin txikiko semea, berriz, atzo eraman zuten gela arruntetara eta haren osasunak hobera egin du. Aipatu iturriaren arabera, Ospitale Klinikoan egin beharreko azken azterketarako prestakuntza lanetan ari dira eta datorren astean eramango dute Donostia Ospitalera, bertan ebakuntza egin diezaioten.
Zizurkildarraren ain txikiko alaba, aldiz, egonkor dago. Gaur bertan Miguel Servet ospitaletik Donostia Ospitalera eraman dute, eta bertara iritsitakoan harrera beroa egin diote gertukoek.
Bestalde, Mikel Egibar atzo eraman zuten Zuerako espetxetik ospitalera arte, bere senideak ikus zitzan eta medikuekin hitz egin zezan.

Si el futuro es China, ¿qué hacer hoy?

Un fallecido y una herida grave, vecinos de Zornotza, en un accidente en Aragón

El papa Francisco recomendó el libro ‘Miñan’ de Amets Arzallus e Ibrahima Balde

Los aranceles de Trump amenazan con dejar a EEUU sin navidades
