Daniele Bennati (RadioShack) izan da Vueltako hamazortzigarren etapako irabazlea. 204,5 kilometroren ostean esprintean gailendu da Valladolideko helmugan, Ben Swift (Sky) britainiarraren aurretik. Alberto Contadorrek (Saxo Bank) jarraitzen du elastiko gorriarekin gaurko etapa eta gero.
Hamabigarren kilometroan sortu da eguneko ihesaldia eta Veloso (Andalucia), Bookwalter (BMC), Smukulis (Katusha), Mate (Cofidis) eta Keizer (Vacansoleil) izan dira protagonistak. Helmugarako hamazazpi kilometroren faltan harrapatu du ihesaldia pelotoiak.
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Alberto Contarrek jarraitzen du lider. 1.52 minutu ateratzen dizkio Valverderi, 2.28, aldiz, ‘Purito’ Rodriguezi.
Peñafiel eta La Lastrilla artean lehiatuko da biharko etapa, 178,4 kilometrotakoa.
Vueltako informazio guztia NAIZen webgune berezian.