
Gazte auzipetuek igande hontan sortutako Aske Guneak bere lehen gaua igaro behar du eta bertan bildutakoek deialdia egin dute astelehen goizean jendea hurbiltzeko. Goizeko 9.00etan jarri dute hitzordua, 10.00etarako Audientzia Nazionalak epaiketara aurkeztu ez diren auzipetuen kontrako atxilotze agindua egon daitekeela esan dute.
Aldi berean, goizeko egitaraua ezagutarazi dute twitter bidez. 10.30etan agerraldia egingo dute, 11.30etan Sahararen inguruko hitzaldia izango da, 12.00etan elkarretaratzea eta 14.00etan bazkaria.
Sortzaileei Azpeitiara joateko deia egin diete sare sozialen bitartez. Igande arratsaldean Skakeitan taldeko abeslaria izan da eta desobedientziaren inguruko hitzaldia ere eman dute.

Euskal Herria
El papa Francisco recomendó el libro ‘Miñan’ de Amets Arzallus e Ibrahima Balde

Ekonomia
Los aranceles de Trump amenazan con dejar a EEUU sin navidades

Euskal Herria
Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»

Euskal Herria
Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz

Euskal Herria