naiz
madril

Jone Lozano aske geratu da espainaratua izan ostean

Jone Lozano aresotarra aske geratu da. 2011ko martxoan izan zen atxilotua ETArekin kolaboratzea leporatuta. Ordutik preso egon da frantziar Estatuan, baina atzo Madrilera eraman eta gaur epailearen aurretik pasa eta gero, aske geratu da.

Jone Lozano, gaur gauean aske. (@probatxoa)
Jone Lozano, gaur gauean aske. (@probatxoa)

Jone Lozano preso aresotarra aske geratu da atzo gauean espaineratua izan ostean, ahotsa.info webguneak jakinarazi duenez. 2011ko martxoan atxilotu zuen Polizia frantsesak eta ia 4 urte igaro ditu espetxean ETArekin kolaboratzea leporatuta.

Polizia espainarrak Lyongo espetxetik Madrilera eraman zuen atzo gauean Lozano, Auzitegi Nazionalak deituta. Gaur, Madrilgo epailearen aurretik igaro eta gero, aske geratu da.