2010. urtean Elorrioko pleno batean gertatutakoa dela-eta, gaur zen hastekoa Bizkaiako Entzutegian hiru pertsonen kontrako epaiketa. Niko Moreno, orduko Elorrioko alkatea eta gaur egungo Bizkaiako Sorturen arlo instituzionaletako arduraduna, Josu Herrero, Elorrioko Sorturen koordinatzailea eta Rita Ugarriza.
Azken biei PPko zinegotzi bati «faxista» deitzea leporatzen diete. Morenori, aldiz, alkatea izanik «gertakari hori ez ekiditeaz» akusatu zuten.
Epaiketa hasieran akusazioak pleno eguneko grabaketa bat aurkeztu du eta defentsak epaiketa atzeratzea eskatu. Epaileak atzerapena onartu egin du eta boste egunetan «froga egiaztatu» eta beste data bat jarriko du.
Fiskalak bi urteko espetxe zigorra eskatzen du Morenorentzat, hala nola lau urteko inhabilitazioa. Herrero eta Ugarrizarendako, aldiz, lau urteko kartzela zigorra eskatu du, «autoritateari aatentatua» egitea leporatuta.
Sortuk, bere aldetik, «jazarpen politkoarekin amaitzea» eskatu du, eta epaiketa hastekoa zenean elkarretaratzea burutu dute epaitegi aurrean.