
Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Amezketako eta Gaintzako udalen aldeko epaiak plazaratu ditu, espainiar Estatuak EAEn duen Gorbernu Ordezkaritzak egindako errekerimenduen harira. Bi udal hauek, UEMAko kide diren dozenaka udalek bezala, euskara hutsean bidaltzen dituzte aktak eta erabakiak Gobernu Ordezkaritzara, eta horren aurka jo zuen Carlos Urquijo ordezkariak.
UEMAk jakinarazi duenez, orain plazaratutako epaia «argia da» Amezketako eta Gaintzako udalen alde, EAEko Euskararen Legeak horretarako eskubidea ematen diela nabarmenduz. Gainera, abokatu eta prokuradoreen ordainsarien kostak ere ordaintzera zigortu du Gobernu Ordezkaritza. Oraindik ere, epaia errekurritzeko aukera du honek hurrengo egunetan.
Sei multzotan banatu ziren auzibidean jarritako udalen aurkako errekerimenduak eta helegiteak: UEMAko kide izatea, hizkuntza irizpideak, euskararen erabilera plana, kontratazio irizpideak, diru laguntzak, eta aktak zein erabakiak euskara hutsean bidaltzea.
Azken multzo honi dagozkion epaiak dira orain jakinarazi direnak. «Erabaki horiek EAEn ofizialak diren bi hizkuntzatan bidaltzera derrigortu nahi ditu Gobernu Ordezkaritzak udalak, eta horregatik eraman ditu dozenaka udal epaitegitara. Orain, Amezketa eta Gaintzako udalen aldeko epaiak, bidea zabal diezaieke ataka berean dauden gainerako udalei ere», azaldu du UEMAk ohar baten bidez.
Miren Segurola UEMAko koordinatzailearen hitzetan, «albiste pozgarria da oraingoan epaitegietatik heldu dena. Gustura gaude, euskara hutsean bizitzeko eskubidea dugula argi nabarmentzen duelako, baina ezin dugu auzitegi batean haizeak nondik jotzen duen edo epaile batek zer-nolako eguna izan duen zalantzan ibili, kezkaz». Horren aurrean, lege babesaren beharra nabarmendu du eta baita euskara hutsean bizi ahal izateko eskubidea ere.

Gureak, medio siglo ante una pregunta sencilla que requiere respuestas complejas

Un árbol único, que solo existe en siete pueblos navarros, está en plena floración

Pierde un testículo por un impacto de foam en el desalojo del gaztetxe de Errekalde

Los trabajadores de Guardian aceptan las indemnizaciones y la empresa cerrará este abril
