Kultura Ministerio espainolak salaketa aurkeztu zuen Donostia 2016 Fundazioaren eta Kontseiluaren aurka, Europako Hizkuntza Aniztasunaren goi bileraren antolaketarako esleipenean ustez irregulartasunak izan zirela argudiatuta.
Donostia 2016k jakinarazi duenez, salaketa hori kendu egin du orain. Donostia 2016k eta Kontseiluak proiektuaren diseinua birformulatzeko akordioa lortu dute eta, horren arabera, hizkuntza aniztasunaren alorrean aktibo diren eragile gehiagok parte hartuko dute bileraren antolakuntzan.
Ondorioz, Donostiako 1. instrukzio epaitegian jarritako salaketa bertan behera geratu da.
Hizkuntza Aniztasunaren goi bilera datorren urtean ospatuko da eta bertan hizkuntzaren eta giza eskubideen alorrean lanean diharduten aditu eta eragileekin Europa mailako eztabaida eta adoste prozesu zabala egingo da.