Goizeko hamarrak aldera erori da Twitterren zerbitzua eta milioika erabiltzaile euren kontuetan sartu ezinda geratu dira. Konpainiak berak jakinarazi du arazoa kopontzeko lanean ari direla. 500 milioi erabiltzailetik gora ditu Twitterrek mundu osoan.