![Gaur aurkeztu dute Erain Debagoiena ekimena. (@ErainDebagoiena)](/media/asset_publics/resources/000/264/247/article_main_landscape/_ErainDebagoiena.jpg)
Erain Debagoiena ekimena aurkeztu dute gaur eguerdian Arrasaten. Erabakitzeko eskubidea bultzatu eta gauzatzeko eratutako elkartea eta ekimena da. Egitasmoa eta haren oinarriak aurkezteaz gain, ekainaren 12an herri galdeketa bat antolatuko dutela iragarri dute.
Ildo horretan, sinadurak bilduko dituztela azaldu dute. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute galdeketan. Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Aramaio Elgeta eta Leintz-Gatzagak osatzen dute eskualdea. Orotara, 65.000 lagun eta biztanleen %10-aren sinadurak lortu nahi dituzte.
Debagoienaz gain, beste hainbat herri eta eskualdetan antolatu behar dituzte galdeketak ekainean. Goierrin, Diman, Bakaikun, Azpeitian edo Ispasterren esaterako. Azaldu dutenez, ekainaren 12an egingo dute galdeketa Azpeitian bezala eta galdera ere berdina izango da: «Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? Bai/Ez».
Galdeketen dinamika 2014an hasi zuten Etxarri Aranatzen eta 2015ean jarraitu zuen Arrankudiaga eta Zollon.
![Etx_240313_857858](/media/asset_publics/resources/001/130/014/article_thumb_horizontal/etx_240313_857858.jpg)
Ángel Berrueta y su familia, reconocidos como víctimas de violencia policial
![01_la-unica](/media/asset_publics/resources/001/130/598/article_thumb_horizontal/01_La-Unica.jpg)
Ibarrola y su fregona, Los Caídos y Arrasate, principales temas de las pancartas de las Peñas
![Vial-ketamina](/media/asset_publics/resources/001/130/690/article_thumb_horizontal/vial-ketamina.jpg)
¿La ketamina, una esperanza contra la depresión? Esto dicen los estudios científicos
![Bourrier](/media/asset_publics/resources/001/130/798/article_thumb_horizontal/bourrier.jpg)
«Pruebas sólidas» apuntan al marido, exreservista, en la desaparicion de la mujer de Urruña
![Ertzaina](/media/asset_publics/resources/001/130/803/article_thumb_horizontal/ertzaina.jpg)