NAIZ
Ea

Ea UEMAn sartzearen aurkako helegitea jarri du Carlos Urquijok

EAEn espainiar Gobernuko ordezkari den Carlso Urquijok helegitea jarri duEa UEMAn sartzearen aurka. Bertako Udalak hala adostu bazuen ere, honek «eskumenak gainditzen dituela» argudiatu udu Urquijok.

Eako udal ordezkariak, Zarautzen, UEMAren batzar nagusiak Ea UEMAko kide izatea onartu ondoren. (UEMA)
Eako udal ordezkariak, Zarautzen, UEMAren batzar nagusiak Ea UEMAko kide izatea onartu ondoren. (UEMA)

Carlos Urquijok, espainiar Gobernuko ordezkaria EAEn, Eako Udalaren aurkako helegitea jarri du, udala UEMAra sartu izana salatuz, horrekin udalak dituen «eskumenak gainditzen dituela» argudiatuta. Bere garaian Zeraingo eta Berastegiko udalek ere helegitea jaso zuten, arrazoi berarengatik, eta epaitegietan daude oraindik bi helegiteak.

Bi hauek aurretik eta orain Eak ere, UEMA jarraitzeko «erabaki irmoa» dela berretsi dute. UEMAko lehendakari Josu Labakaren hitzetan «helegite honek, beste behin ere, agerian uzten du euskaraz bizitzeko eskubidea erabaki eta politika ausartekin bermatu nahi denean, oztopoak besterik ez ditugula oraindik».

Eako Udalak 2015eko azaroaren 24an onartu zuen UEMAra sartzeko eskaera egitea. Behin Udalak erabakia hartuta, UEMAra bideratu zuten eskaria, eta honek urtarrilean Zarautzen egin zuen batzar nagusian onartu zuen Busturialdeko herriaren eskaera.

Ea, Natxitu eta Bedaroan euskararen ezagutza %15,6 jaitsi da azken 30 urtean, baina hala ere udalerri euskalduna da Ea oraindik. Gaur egun, %77,1 da euskararen ezagutza indizea. Eako Udalak eskaera egitea onartzerakoan nabarmendu zuenez, «arnasgunea da, oraindik ere modu naturalean euskaraz egin daitekeelako, askorik pentsatu gabe».

Hala ere, beheranzko joera horrek «kezka» sortu du eta UEMAn sartzea honi erantzuteko modua dela iritzi dute, «elkarrekin indar handiagoa izango dugulako».