
Alor honetan aldaketa somatu dela adierazi du Maizek. Izan ere, UPN Gobernuan zegoenean ez zen inolako harremanik. Otsailean, berriz, lehen bilera izan zuten UEMAk eta Nafarroako Gobernuak. Eta elkalanerako hiru ildo ere aurreikusi zituzten, lantzeko konpromisoarekin. Adibidez, Hezkuntza Departamenduak interesa agertu zuen arnasguneei buruzko tailerrak bertatik bideratzeari edo euskara sustatzeko politikak kontuan izango dituzten laguntzak ere abian dira.
Halere, konpondu gabeko aferak bizirik daudela gaineratu du Maizek. Horietako bat liburuzainen afera da. Zonalde euskalduna delakoan liburuzainek ez dute euskara jakin behar eta 2015ean Beran eta Lesakan egin diren lanpostu eskaintzetan ere ez da euskara eskatu. Osasungitzan eman den aurrerapausua ere txikiegitzat jo zuen. 12 lanpostu elebidun jartzeko asmoa dago baina Leitzako pediatra, adibidez, oraindik ere ez da euskalduna.
Epaileek Baztango Euskara Plana bertan behera uztea Nafarroan hizkuntza eskubideak kontuan izango dituen lege berri baten beharra agerian utzi duela esan du ere Maizek. Nafarroako Kontzejuen eta Udalerrien Federazioa lanean ari da Udal Mapa berri bat proposatzeko eta hortik Udal Lege berria aterako dela espero da. «Eskatzen dugu euskararen gaia eta euskararen arnasguneen beharrak jasoak izan daitezela. Berriz ere ez dadila gerta Baztanen gertatutakoa», esan du.
«Argi utzi nahi dugu udalerri euskaldunekiko hizkuntza politikak aldaketa izan duela Nafarroako Gobernu berriarekin. Oraindik, ordea, erabaki ausartak eta aurrerakoiak behar ditu Nafarroak
Zornotza, la landa de los rojos

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

«No hubo ataque exterior, el apagón es producto de la codicia de las grandes eléctricas»

LAB denuncia que Metro Bilbao ha contratado a la empresa israelí I-SEC Aviation Security
