NAIZ
BILBO

Zobaran eta Goieaskoetxea Euskal Herrira ditzaten gutuna eman diote frantziar kontsulari

Valenceko espetxean dauden Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran euskal preso politikoak Euskal Herrira ekar ditzaten bere esku dagoena egin dezan eskatuz gutuna eman diote frantziar kontsulari Urduña eta Plentziako alkateek.

David Crestelo eta Idoia Aginako, Plentzia eta Urduñako alkateak. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
David Crestelo eta Idoia Aginako, Plentzia eta Urduñako alkateak. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Idoia Aginako Urduñako alkateak eta David Crestelo Plentziakoak gutuna eman diote Bibon Estatu frantsesak duen kontsulari, Valenceko kartzelan dauden Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran euskal presoen egoeragatik beren kezka agertu eta eta frantziar agintariei helarazi diezaien eskatzeko.

Zehazki, espetxe horretatik atera eta lehenbailehen Euskal Herrira ekar ditzatela eskatu diote kontsulari.

Goieaskoetxea eta Zobaran ekainean eraman zituzten Valenceko kartzelara, Euskal Herritik 952 kilometrora. Abuztuaren 8az geroztik zigor ziegetan daude.