![Etxerateko kideek Donostian egindako agerraldia. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS](/media/asset_publics/resources/000/355/290/article_main_landscape/etxerat.jpg)
Bihartik ostegunera bitarte Europar Parlamentuan izango da Etxeraten ordezkaritza bat bertako hainbat talderekin elkartzeko asmoz, gaur Donostian izandako agerraldi batean iragarri dutenez. Orain dela bi urte ere Bruselan izan ziren presoen senideak eta joan den urteko otsailean europarlamentari talde bat etorri zen Euskal Herrira Etxeratek helarazitako informazioa bertako alderdi politiko eta eragileekin alderatzeko. Bilera horietatik sortutako kezka nagusia gaixorik dauden presoen ingurukoa izan zen.
«Egunez egun, berez delikatua den haien osasunak okerrera nola egiten duen ikusten dugu. Haien osasunaren eskubidearen gainetik, espetxe politika berezi eta gogor baten bizi baldintzak daudela ikusten dugu. Hobera joateko edota gaixotasuna geldiarazteko aukerak tratamendu eta mediku jarraipen egokiak lortzeko zailtasunengatik oztopatuak dira», ohartarazi dute Urtzi Errazkinek eta Patricia Velezek.
Hala, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 11 euskal presoren egoera mahai gainean jarri nahi dute Bruselan bileretan parte hartuko duten senideek eta Etxerateko kideek. «Egoera larria da, ez soilik kaltetuentzat, baizik eta haien senide eta lagun guztientzat. Bitartean, gaixotasunak aurrera darrai, eta kasu berriekin handitzen ari den zerrenda gobernu espainiar eta giza eskubideek duten balio eskasaren isla dira», adierazi dute. «Horrek Europako erakundera berriz jotzera eraman gaitu. Egoeraren eta ondorioen irismena azaldu nahi diegu europarlamentariei, eta konpromiso berriak eskuratu», gaineratu dute.
![Capdevielle-iriart](/media/asset_publics/resources/001/133/111/article_thumb_horizontal/capdevielle-iriart.jpg)
Etchegaray anuncia que votará por la candidata del Nuevo Frente Popular
![Neandertales1](/media/asset_publics/resources/001/133/450/article_thumb_horizontal/neandertales1.jpg)
La evolución de los neandertales durante 150.000 años en Euskal Herria
![Topa](/media/asset_publics/resources/001/133/695/article_thumb_horizontal/Topa.jpg)
Topa, senideei aitortza egin eta etxeratzearen aroa irekitzeko
![Frame_txupinazo](/media/asset_publics/resources/001/133/678/article_thumb_horizontal/frame_txupinazo.png)
La lluvia respeta el multitudinario Txupinazo lanzado por Duguna
![15_encierro07](/media/asset_publics/resources/001/133/861/article_thumb_horizontal/15_encierro07.jpg)