
«Herri bat gara. Erabakitzeko eskubidea dugu. Eta herritarron garaia da», adierazi du Gure Esku Dagok ohar baten bitartez. Hiru oinarri horietatik abiatuta ‘Herritarron Itunean’ jasoko ditu erabakitzeko arrazoiak.
Itun honek hiru fase izango ditu. Datorren astean hasiko diren hiriburuetako mahai-inguru zikloarekin abiatuko da. Bertan, kultura, ongizatea, gure lurra eta herritartasuna izango dira landuko diren gai nagusiak. Era berean, herri eta eskualdeetan «arrazoi gehiago biltzeko» ekintza parte hartzaileak antolatuko dituzte.
Larunbat honetan aurkeztuko dute ekainaren 10eko «mobilizazio jendetsua» eta orduan plazaratuko dute mahai-inguru ziklo horretan bildutakoa.
Lehenen mahai-ingurua Bilbon izango da, ongizatearen inguruan, urtarrilaren 31an. Garbiñe Aranburu, Jon Agirre, Emilio Olabarria, Adrian Zelaia eta Igor Mera eseriko dira, Helena Francok moderatuko duen mahaiaren bueltan.
Kultura arloari buruzkoa, aldiz, Donostian egingo da, otsailaren 7an. Hizlarien artean izango dira Josu Etxaburu, Mikel Irizar, Lorea Agirre eta Iñaki Goirizelaia. Idurre Eskisabel izango dute moderatzaile lanetan. «Mahai-inguruen helburua ahalik eta arrazoi gehien eta ahalik eta anitzenak jasotzea, erabakitzeko eskubidea kolorez eta edukiz hornitzea, hemen, Euskal Herrian, erabakitzeak duen garrantzia nabarmentzeko izango da».
Zikloa Iruñean, otsailaren 14ean, herritartasunaren inguruan eta otsailaren 21ean, Gasteizen, gure lurraren inguruan egingo diren mahai-inguruekin osatuko da.
Iñigo Urkullurekin bilera
Gure Esku Dagoren ordezkaritza bat Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jonan Fernandez Bizikidetza idazkariarekin bildu da, datozen hilabeteetako lana elkarbanatzeko.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

