Euskal Herriko mugak gainditu dituen kasua izan da Altsasuko gazteena. Eta haien askatasunaren alde eta justizia eskatzen duen oihua munduko txoko orotara iritsi da. Sare sozialak izan dira horren lekuko. 80.000 pertsona bildu dira nafar hiriburuan, Altsasu Gurasoak-en arabera, baina asko izan dira bertan egoterik ez eta elkartasuna helarazi nahi izan dietenak.
Askatasun oihu bat
— Mikel San José (@mikelsanjo6) June 16, 2018
olatu bat bezala,
entzun da Indiako ozeanoan...@Altsasugurasoak #AltsasukoakAske#Altsasu#Justizia
https://t.co/B9yiLY5wxq pic.twitter.com/7M6cyE5NID
#AltsasukoakAske traola ordenagailu eta mugikorren pantailetan agertu da behin eta berriro. Atzotik hasita, eta orduan bidali zuten Parisetik bideoa Arnaldo Otegi eta Lucio Urtubiak, gaur altsasuarren ondoan izatea ezinezko izan dutela-eta.
[VIDEO] #AltsasukoakAske
— Ekhi Atorrasagasti U (@ekhi_atorra) 16 de junio de 2018
El gran Lucio Urtubia y @ArnaldoOtegi se suman a la manifestación por los chavales de #Altsasu convocada para esta tarde en Iruñea. Aquí teneis el mensaje que nos hacen llegar desde París @naiz_info @AhotsaInfo @HamaikaTb @berria @muguruzafm @HiginiaRoig pic.twitter.com/NhOsWKQVKz
Goizean goiz, mezu gehienak autobus barruetatik igorritakoak ziren eta katalanieraz idatzita zeuden. Orduek aurrera egin ahala, Euskal Herriko errepideek hartu dute protagonismoa eta gure herriko txoko guztiek erakutsi dute Iruñerako bidea.
La #Segarra dona suport als nois d'#Altsasu! #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/m6pBN5UEM2
— CDR Guissona (@CDRguissona) 16 de junio de 2018
Aldi berean, gerturatzerik ez zutenek atzo bezala gaur ere elkartasunez josi dute sarea. Argentina, Suitza, Brasil, AEB edo Indiatik iritsi dira, besteak beste, besarkadak.
Argentinatik Susana Etchegoyen medikuak Encuentro de Profesionales contra la Torturako kideak @Altsasugurasoak bere elkartasuna bidali du. #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/fBSh1kOylZ
— LABinternational (@LABnazioartea) 15 de junio de 2018
Izan dira ere, Euskal Herrian, beste hitzordu batzuk medio, gerturatzerik izan ez dutenak, Etxarri-Aranetzekoak kasu. San Adrian jaietatik ere babesa ageru nahi izan dute, ‘Aurrera Altsasu’ abestuz. Batzuk abesten eta besteak, aldiz, ikasten.
Liburutegitik nire elkartasun eta maitasun osoa Altsasuko gazteei eta euren senide eta lagunei #AltsasukoakASKE ✊ pic.twitter.com/aFnmjYIIck
— Asier Lauzurika (@alauzurika) 16 de junio de 2018